'Puro vicio', 'Jostunak' eta 'Hogar dulce hogar' filmak ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko api. 8a, 13:09

Zapatutik astelehenera bitartean, bi film eta dokumental bat emango dituzte Soreasu antzokian. Batetik, Jostunak dokumentala emango dute zapatuan, hilak 11, 18:30ean. Ondoren, 21:30ean Puro vicio filma ikusi ahal izango da. Igandean 19:00etan emango dute Puro vicio pelikula; eta astelehenean ere ikusi ahal izango da, 21:30etik aurrera. Igandean, gainera, gaztetxoei zuzendutako Hogar dulce hogar filma eskainiko dute, 16:30ean.

Puro vicio 2014an AEBtan egindako filma da. Paul Thomas Anderson da zuzendaria eta hurrengoak dira aktoreak: Joaquin PhoenixJosh BrolinKatherine WaterstonOwen WilsonReese WitherspoonBenicio del ToroJoanna NewsomMartin ShortHong ChauJena MaloneJordan Christian HearnMichael K. WilliamsMartin DonovanPeter McRobbieSerena Scott ThomasBelladonnaEric RobertsMaya RudolphJeannie BerlinSasha Pieterse eta Keith Jardine.

Hogar dulce hogar, berriz, aurten AEBtan estreinatutako filma da. Tim Johnsonena da animaziozko filmaren gidoia.