Alebin nesken Azpeitia Cup jokatuko da ostiralean eta zapatuan

Uztarria.eus 2015ko api. 7a, 13:21

Hamazortzi taldek hartuko dute parte Garmendipe futbol zelaian jokatuko den txapelketan, eta izango dira Lagun Onak, Anaitasuna, Zumaiako eta Eibar taldeak.

Hilaren 10ean eta 11n, ostiralean eta zapatuan, jokatuko da alebin nesken Azpeitia Cup futbol txapelketa. Guztira, hamazortzi euskal taldek hartuko dute parte Garmendipe futbol zelaian jokatuko den txapelketan, eta tartean izango dira Lagun Onak, Anaitasuna, Zumaiako edo Eibar taldeak.

Seiko hiru taldetan jokatuko dute aurreneko fasea ostiralean. Elkarren artean jokatuko dituzte norgehiagokak, eta azken fasera sailkatuko dira multzo bakoitzeko lehen bi taldeak, eta hirugarren postuan sailkatutako bi talde. Zortzi talde horiek bi multzotan banatuko dituzte, eta bi taldeetako lehen sailkatuek jokatuko dute finala.

Ondorengo taldeek hartuko dute parte bi eguneko futbol txapelketan: Amaika bat, Anaitasuna, Aurrera Vitoria, Baskonia, Bizkerre A eta B, Eibar, Elorrio, Ilintxa, Intxaurdi, Lagun Onak, Ordizia, Puldarrak, Tolosa A eta B, Touring, Zarautz eta Zumaiako.