Lurrun trenak 2.557 bisitari izan ditu Aste Santuko jaiegunetan

Uztarria.eus 2015ko api. 7a, 12:05

Euskotrenek kudeatzen duen Burdinbidearen Euskal Museoak iaz baino bisitari gehiago izan ditu aurtengo Aste Santuan. Lurrun trenak ostiralean izan zuen bidaiari gehien; 807 lagun.

Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenak bisitari ugari izan ditu Aste Santuko jaiegunetan. Osteguna eta atzo, astelehena, bitartean 2.557 bidaiari izan ditu Azpeitia eta Lasao arteko lurrun trenak. Ostegunean 571 lagun ibili ziren trenean, ostiralean 807, zapatuan 338, igandean 514 eta astelehenean, berriz, 327.

Euskotrenek kudeatzen duen Burdinbidearen Euskal Museoak iaz baino bisitari gehiago izan ditu aurtengo Aste Santuan.