Ez ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko mar. 31a, 11:13

Azpeitiko Udalbatzaren osoko ez ohiko bilkura 19:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Urola Kostako Hitzaren, Uztarria Komunikazio Taldearen eta Erlo telebistaren hitzarmenak izango dituzte hizpide.

1.- Udalbatzak 2015eko otsailaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Udalaren Plan Estrategikoaren baitan, Euskara suspertzeko honako diru-laguntza zuzena arautzeko hitzarmena: Urola Kostako Hitza.

3.- Udalaren Plan Estrategikoaren baitan, Euskara suspertzeko honako diru-laguntza zuzena arautzeko hitzarmena: Uztarria Komunikazio Taldea.

4.- Udalaren Plan Estrategikoaren baitan, Euskara suspertzeko honako diru-laguntza zuzena arautzeko hitzarmena: Erlo telebista.

5.- Azpeitiko Udalean genero mainstreaming estrategia gauzatzeko plangintza onartzea.

6.- 2014ko aurrekontuaren likidazioa onartzea.

7.- 2015eko aurrekontuan 1. kreditu aldaketaren kontu ematea.

8.- 2015eko aurrekontuan 2. kreditu aldaketa onartzea.

9.- Soreasuko parkinaren kuotak aldatzea: 2015eko zerga-agintarauaren aldaketa.

10.- Alkatetzak 2014ko maiatzan, ekainean eta uztailean emandako Ebazpenen berri ematea.

Mozioak:

11.- Merkataritza alorreko arautegiak mekataritza establezimendu txikiei egiten dien kaltea adierazten duen mozioa onartzea.