Olazko Andre Mariaren plazako parkea "alde denen adostasunarekin" jarri dela adierazi du Udalak

Uztarria.eus 2015ko mar. 30a, 14:11
Olazko Andre Mariaren plazako parkea.

Haur parke berriaren kokapena ere Alde Zaharra Biziberritzeko prozesuan proposatu zutela esan du Udalak. "Alde Zaharra Biziberritzeko prozesuko kideen, merkatarien eta plazako bizilagunen onarpena jaso genuen. Olazko Andre Mariaren plazako etxepe guztietako arduradunekin bildu ginen gaia azaltzeko, eta etxepeetako ordezkariekin bozketa egitea adostu zen. Denera, bizilagunen %62ren onespena jaso zuen plazako loraontzia kentzearen eta haur parkea jartzearen asmoak", azaldu du udalak.

Olazko Andre Mariaren plazan jarri berri duten parkeaz azken aldian azaldu diren iritzi desberdinen aurrean, zenbait puntu argitzeko oharra kaleratu du Azpeitiko Udalak. Haur parke berri baten beharra Alde Zaharra Biziberritzeko prozesu parte-hartzailean azaldu zutela esan dute: "Udalari jakinarazi zioten Sanagustineko parke estalia erabiltzailez beteta egoten dela, haurrentzako jolaserako toki gutxi geldituz. Horregatik eskatu zuten umeentzako parte berria".

Haur parke berriaren kokapena ere Alde Zaharra Biziberritzeko prozesuan proposatu zutela esan du Udalak. "Gainera, Olazko Andre Mariaren plazako merkatariek ere parkea bertan jartzeko eskatu zuten eta udalak ontzat jo zuen kokapenaren proposamena", azaldu dute. "Alde denen adostasunarekin" jarri dutela parkea adierazi dute: "Alde Zaharra Biziberritzeko prozesuko kideen, merkatarien eta plazako bizilagunen onarpena jaso genuen. Olazko Andre Mariaren plazako etxepe guztietako arduradunekin bildu ginen gaia azaltzeko, eta etxepeetako ordezkariekin bozketa egitea adostu zen. Horrela egin zen. Denera, bizilagunen %62ren onespena jaso zuen plazako loraontzia kentzearen eta haur parkea jartzearen asmoak".

Azpeitiko Udalak esan du "herritar guztientzat zabaldik dituela ateak, azpeitiarren kexak eta iritziak entzun eta arazoei konponbidea emateko".