Haur parke berria jarri dute Olazko Amaren plazatxoan

Uztarria.eus 2015ko mar. 12a, 15:28

Denon Artean parte-hartze prozesuaren baitan bizilagunek egindako eskaerari erantzunez, haur parke berria jarri du Udalak Olazko Amaren plazan. Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, "Sanagustin kulturgunearen ondoko parke estalia beti gainezka egoten dela ikusirik, eta inguruan haur txikienentzat zuzenduriko beste parkerik ez zegoela kontutan hartuta, erabaki da parke berria egitea". Udal ordezkarien arabera, bizilagunek "loreontzi handia kentzea eta parkea bertan jartzea ondo ikusi zuten". Haur parke berria egiteko lanek 36.000 euroko aurrekontua izan dute.