'Cincuenta sombras de Grey', 'Magical girl' eta 'Bob esponja un heroe fuera del agua' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2015ko ots. 27a, 10:06

Cincuenta sombras de Grey, Magical girl eta Bob esponja: un heroe fuera del agua filmak ikusi ahal izango dira asteburuan, Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, Magical girl ikusi ahal izango da 19:00etan, eta Cincuenta sombras de Grey 21:30ean. 

Igandean, 16:30ean, Bob esponja un heroe fuera del agua emango dute. Ondoren, 19:00etan, Cincuenta sombras de Grey ikusi ahalko da, eta 21:30etik aurrera, Magical girl eskainiko dute. Astelehenean, berriz, Cincuenta sombras de Grey ikusi ahal izango da 21:30etik aurrera.

Magical girl 2014an Espainian ekoitzitako filma da. Carlos Vermutek zuzendutako pelikula da, eta hurrengoak dira aktoreak: Luis BermejoJose SacristánBarbara LennieLucia PollanIsrael ElejaldeAlberto ChavesTeresa Soria RuanoMiquel InsuaElisabet Gelabert eta Javier Botet.

Cincuenta sombras de Grey, berriz, 2015ean AEBtan egindako filma da. Sam Taylor-Johnson da zuzendaria, eta hauek dira aktoreak: Dakota JohnsonJamie DornanMax MartiniEloise MumfordLuke GrimesMarcia Gay HardenJennifer EhleRita OraAndrew AirlieVictor RasukCallum Keith RennieAnthony KonechnyDylan NealEmily Fonda eta Jason Cermak.

Bob Esponja: un heroe fuera del agua pelikula 2015ekoa da. AEBtan egin zuen animaziozko filma Paul Tibbitt zuzendariak.