Sufrimendu Maparen nondik norakoak irudietan

Uztarria.eus 2015ko ots. 27a, 11:15

1960 eta 2014 urteen bitartean Azpeitian izan diren eskubide urraketak jaso ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak txosten batean eta Sufrimendu Mapa egin du. Txostenean Azpeitian izandako hainbat motatako giza eskubideen urraketak jaso dituzte eta, guztira, 150 kasu dokumentatu eta 97 biktima zenbatu ditu Aranzadik.