Urtegia gainezka eta uholdeen kontrako protokoloa abian

Uztarria.eus 2015ko ots. 26a, 17:09

Azken egunetako euriteek ez dute, orain arte, aparteko arazorik sortu inguruan. Azpeitiko ibai eta errekak hazita bai, baina bere bidetik doaz. Gainezka egin duena, irudietan ikusten denez, Ibai Eder urtegia da. Uztarria.eus-en erabiltzaile batek bidali ditu argazkiok.

Uholdeen kontrako protokoloa

Hurrengo orduetarako "euri jasa handiak iragarri" dituztela eta, Udalak uholdeen aurkako protokoloa abian jarri du. "Estolderia sarea ahalik garbien izateko neurriak hartu dira eta, bereziki, herritarrei arretaz ibiltzea gomendatzen zaie". Gomendioen artean, autoan arretaz ibiltzea; ibai edo erreka bazterretan ibilgailuak utzi dituztenei adi egotea, "gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea"; eta, estolderietan arazoren bat somatuz gero, Udaltzaingora (943151313 telefonoa) edo 112 larrialdi zenbakira deitzea.