Eserlekuak jarri dituzte berriz Perez Arregi plazatxoan

Uztarria.eus 2015ko ots. 24a, 11:21

Plaza oinezkotzeko lanak tarteko, azoka lekuz aldatu zuten duela hilabete batzuk. Azokako postuak Done Jakue kalera eta Perez Arregi plazatxora mugitzea aurreikusi zuen Udalak, eta plazatxoko eserlekuak kendu egin zituzten. Atzo, astelehena, eserlekuak berriz jarri zituzten udaleko langileek. Izan ere, azokako postuak berrantolatu ostean, ez da posturik eraman plazatxora. Aurrerantzean ohiko itxura izango du guneak, eta herritarrek eserlekuak erabili ahal izango dituzte.