Lehen ipuin liburua aurkeztu du Julen Belamunok: 'Ukabilak eta loreak'

Uztarria.eus | Kultura
2015ko ots. 19a, 17:23

"Ez diot estimazio handirik nire izen ofizialari", esan dio Jose Mari Segurolak (Azpeitia, 1959) Juan Luis Zabala Berria-ko kazetariari, Ukabilak eta loreak liburuaren aurkezpena dela eta. Hain zuzen ere, Julen Belamuno izenarekin sinatu du Gasteizen bizi den azpeitiarrak bere lehen liburua dena. 2007 eta 2013 artean idatzitako zortzi ipuin bildu ditu Ukabilak eta loreak-en (Elkar). Uberan.org webgunean jarri duten bideo honetan, egileak atzo (asteazkena) liburuaren aurkezpenean esandako batzuk jaso dituzte.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu