Azpeitia hizpide, 'Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak eta Tresnak'

Uztarria.eus | Euskara
2015ko ots. 6a, 10:26

Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak eta Tresnak II. jardunaldiak ari dira egiten atzo eta gaur Donostian, UEMAk, Kontseiluak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UEUk antolatuta. Jardunaldiok iaz egindako topaketen jarraipena dira, eta bertan lurraldetasunaren eta euskararen arteko harremanean sakontzea dute helburu. Azpeitiak bere tartea izan zuen jardunaldietan. Izan ere, atzo, osteguna, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea bertan izan zen hizlari lanetan, eguneroko errealitatea udal batetik gai hartuta.

Hemen Etxeberriaren esan batzuk:

 

  • "Azpeitia da 5.000 biztanletik gorako herririk euskaldunena"
  • "Hirigintza aldatzeko lurraldea hedapena eta sektoreak hartu behar dira kontutan"
  • "Hartzen al da kontutan euskara lurralde antolamenduan? Ez"
  • "Hizkuntza eta lurraldea ez da existitzen egunerokoan"
  • "Hizkuntza hartzen da kontuan hizkuntza kontutan? Ba ez, hor ere ez"
  • "Azpeitiko Udalak lurralde antolamenduan hizkuntza irizpideak kontutan hartzen ez baditu, nola da hain euskalduna?"
  • "Ba al dago lurralde antolakuntza eredu bat euskararentzat aproposa?"
  • "Azpeitia errepide nagusitik kanpo dago, erdi erdian, isolatuta"
  • "Horrek eragin nabarmena izan du Azpeiti herri euskaldunena izaterakoan"

 

 

 

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu