Ibaiederrek abisu horia gainditu du Matxinbenta parean

Uztarria.eus 2015ko urt. 30a, 13:58
Madalena parean nabarmen egin du gora Urola ibaiak azken orduetan.

Euskalmetek adierazi duenez, Ibaiederrek abisu horia gainditu du emariagatik, Matxinbenta parean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, "13:30ean hasiko da itsas marea igotzen, eta Urola ibaiaren puntu delikatuenak kontrolatzen saiatuko gara". 

Euriak ez du etenik izan atzo arratsaldetik, eta eguraldiak ez du hobera egingo datozen orduetan. Euskalmenetek iragarri duenez, gaur euri asko egingo du, batez ere ipar partean. Gauean, berriz, trumoi-ekaitzak bota ditzakeela jakinarazi du.

Urola ibaia eta errekak asko igo dira azken orduetan, eta Euskal Herriko hainbat tokitan egin dute gainezka dagoeneko. Euskalmetek adierazi duenez, Ibaiederrek abisu horia gainditu du emariagatik, Matxinbenta parean. Udaltzaingoak Uztarria.eus-i esan dionez, "13:30ean hasiko da itsas marea igotzen, eta Urola ibaiaren puntu delikatuenak kontrolatzen saiatuko gara. Madalena auzoa eta Ingurugiro Etxearen ingurua, esaterako".

Euritearen ondorioz, Ibai-Eder urtegia %89,35ean dago beteta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak Uholde Arrisku Planaren alerta egoera ezarri du.