Moonlight azkoitiarren bideoklipean azpeitiarra zuzendari

Uztarria.eus 2015ko urt. 29a, 17:47

Azkoitiko Moonlight taldeak ostiralean, urtarrilak 30, aurkeztuko du bere lehen diskoa, Bitakora, Matadeixen emango duen kontzertuan (23:00etan). Zuzenekoaren aurretik, Eguerdiro izeneko lehen singlea zabaltzeko bideoklipa egina dute azkoitiarrek, eta horren egileen artean dago Iosu Usandizaga azpeitiarra. Leioan ikus-entzunezko ikasketak egiten ari da Usandizaga, eta Imanol Elezgarai eta Heidi Otadui ikaskideekin batera egin du Moonlighten bideoklipa.