Elegante Egunean, artzain-inudeen kalejiran danborra jotzeko deia egin du Udalak

Uztarria.eus 2015ko urt. 28a, 13:32

Konpartsarekin danbor-jotzaileen taldea osatzeko deia egin du Udaleko Festa Batzordeak. Entseguak otsailaren 5ean eta 12an izango dira, 21:00etan, Itsasi dantza taldearen egoitzan.

Elegante Egunean, otsailaren 15ean, artzain-inudeen kalejiran ateratzeko danbor-jotzaileen taldea osatzeko deialdia egin du Udaleko Festa Batzordeak. Danbor taldearen entseguak otsailaren 5ean, osteguna, eta 12an egingo dituzte, 21:00etan, Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola kalea 6, behea). 

Udalak herritar oro gonbidatu du parte hartzera, eta jakinarazi du interesa duenak entseguetara azaldu edo 943 15 70 68 telefonora deitu behar duela. Kalejirak irauten duen bitartean bi kanta joko dituzte danborjoleek.