Ia milioi bat bisita 2014an uztarria.eus-en

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2015ko urt. 2a, 08:34

Ia milioi bat bisita izan ditu uztarria.eus-ek 2014. urtean, 994.516 hain zuzen ere, 2.700 eguneko; iaz baino %4 gehiago. Gero eta bisita gehiago dator mugikorretatik.

Uztarria.eus-en bisita kopurua  Argazki originala

Ia milioi bat bisita izan ditu uztarria.eus-ek 2014. urtean, 994.516 hain zuzen ere, 2.700 eguneko; iaz baino %4 gehiago, gutxi gorabehera. Ikusitako orrialde kopurua, aldiz, jaitsi egin da apur bat: 2,34 milioi orri erakustetik  2,25 orri erakustera. Goiko grafikoan ikusi ditzakezue datuok.

Datu hoiek, StatCounter zerbitzuak ematen ditu. Zerbitzu horrek kontabilizatzen ditu 2005. urtetik (webgunea 2002. urtetik dago martxan) webgunearen bisitak modu publikoan; sarean ikusi ditzakezue datu guztiak.

Mugikorrak gora

Mugikorretatik gero eta jende gehiago sartzen da uztarria.eus-era. 2014. urte osoa kontuan hartuz gero, bisiten %26a mugikorretatik egin da; %8a tabletetatik eta gainerako %65 pasatxo mahaiko ordenagailu batetik. Abendua bakarrik kontuan hartuz gero, ordea, ordenagailuko bisitak ez dira %60ra iristen.

Azken 3 urteko eboluzioa beheko grafiko honetan ikusi dezakezue.

Uztarria.eus-ek mugikorren bertsioa txukundu zuen 2014ko apirilean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu