Elkarretaratzea egin dute, igandeko erasoa salatzeko

Uztarria.eus 2014ko abe. 31a, 15:12

Dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur, abenduak 31, plazan, joan den igandean izan zen erasoa salatzeko. Emakumeonganako indarkeriarekin amaitu lelopean egin dute kontzentrazioa. Izan ere, Ertzaintzak 30 urteko gazte bat atxilotu zuen igande goizean, ustez bikotekidea erasotzeagatik. Atxilotua herenegun igaro zen Azpeitiko epaitegiko epailearen aurretik, eta epaileak behin-behinean aske utzi du 30 urteko gizonezkoa.