Iraurgikoen jaiotzen erakusketa, Betharramen

Uztarria.eus 2014ko abe. 30a, 20:00

Aurten ere Gabonen inguruan landu dutena erakusgai jarri dute Iraurgi Ikastetxekoek Betharrameko erakusketa aretoan. Ikasleek hainbat material erabiliz egindako jaiotzak ikus daitezke bertan egunotan. Erakusketa urtarrilaren 5a arte egongo da zabalik -urtarrilaren 1ean izan ezik-, 18:00etatik 20:00etara.