Azpeitia Lantzenen etxebizitzak alokatzeko izena eman daiteke urtarrilaren 13a arte

Uztarria.eus 2014ko abe. 29a, 18:14

Udalak zabaldu du deialdia. Izen-ematea Azpeitia Lantzenen bulegoetan egin behar da. Etxebizitzen era alokairu baldintzen gaineko informazioa nahi duenak ere hantxe eskura ditzake xehetasunak.

Azpeitia Lantzen udal sozietateak sustatutako etxebizitzak alokatu ahal izateko izen-emate deialdia zabaldu du Azpeitiko Udalak. Horrela, izena eman nahi dutenek urtarrilaren 13a bitartean egin dezakete, Azpeitia Lantzenek Sindikatu Zaharreko 2. solairuan duen bulegoan.

Etxebizitzen era alokairu baldintzen gaineko informazioa nahi duenak ere hantxe eskura ditzake xehetasunak.