Arenas, Barakaldo, Abadiño eta Ondarroa bigarren fasera

Uztarria.eus 2014ko abe. 29a, 14:09

Ostiraletik igandera bitartean jokatu zen Azpeitia Cup II. Alebinen Futbol txapelketako lehenengo fasea. Hiru egun horietan Gipuzkoako, Bizkaiko, Errioxako eta Kantabriako 32 talde aritu ziren nor baino nor Garmendipeko futbol zelaietan.

Igandean, euriaren, haizearen eta txingorraren gainetik gailendu zen futbola, eta atzo bertan erabaki zen zein lau taldeko ariko diren ekaineko Azpeitia Cup-en: Arenas, Barakaldo, Abadiño eta Ondarroa.

Espanyolek irabazi zuen joan den ekainean jokatu zen I. Azpeitia Cup.