Bertanek banatu ditu lehen erosketa txartelak

Uztarria.eus 2014ko abe. 29a, 11:12

Bertan Merkatari Elkarteak hainbat ekimen antolatu du Gabonetarako. Elkarteko merkatariek zozketa bereziak egingo dituzte egunotan, eta guztira 2.000 euro banatuko dituzte erosketa txarteletan. Lehenengo zozketa joan den abenduaren 22an egin zuten, eta 500 euroko, 200 euroko eta 100 euroko txartel bana banatu dituzten elkarteko dendetan erosketak egin zituzten bezeroen artean. 

500 euroko txartela Jabier Azkuneri egokitu zitzaion Esnaola Elektrogailuak dendan. 200 euroko txekea Maria Aiestaranek irabazi zuen, Irati Gazte Modan, eta 100 euroko balea Ainara Arakistaini tokatu zitzaion Arkupe dendan.

Hurrengo zozketa gaur, hilak 29, egingo dute eta 200 euroko bi txartel eta 100 euroko bat zozkatuko dituzte. Hirugarren eta azken zozketa, berriz, urtarrilaren 5ean egingo dute, eta 500 euroko erosketa txartel bat eta 200 euroko beste bat zozkatuko dituzte.