Urtebeterako hitzarmena sinatu dute Uztarriak eta Udalak

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2014ko abe. 12a, 10:40

Hedabideak aurten 31.583,26 euroko diru-laguntza jasoko du. Herriko euskarazko hedabideak diruz laguntzea aho batez onartu zuten udalean ordezkatuta dauden alderdiek, urriko udalbatzarrean.

Eneko Etxeberria alkatea, Ane Odria Uztarriako kudeatzailea eta Ainhoa Beristain zinegotzia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azpeitiko Udalak eta Uztarria Komunikazio Taldeak urtebeterako hitzarmena sinatu dute, erakundeak diruz lagunduko du-eta herri hedabidea. Uztarriako kudeatzaile Ane Odriak eta Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak sinatu dute akordioa gaur, ostirala, eta ondorioz hedabideak aurten 31.583,26 euroko diru-laguntza jasoko du. Uztarriaren proiektu edo produktu osagarrientzat, berriz, 2.463 euroko laguntza bideratuko du Udalak. 

"Azpeitiko Udalak euskara eta euskal kulturaren aldeko apustu serioa eta estrategikoa egiten du, gure herrian Uztarria euskal kulturaren sustatzaile nagusienetakoa den heinean", azaldu du Etxeberriak.

Herriko euskarazko hedabideak diruz laguntzea aho batez onartu zuten udalean ordezkatuta dauden alderdiek, urriko udalbatzarrean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu