'Los juegos del hambre: Sinsajo 1' eta 'Aviones: equipo rescate' filmak ikusgai asteburuan Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2014ko aza. 28a, 12:25

Los juegos del hambre: Sinsajo 1 filma emango dute asteburu honetan Soreasu antzokian. Antzerki Topaketak bukatuta, hiru egunetan lau emanaldi izango dira. Zapatuan 19:00etan eta 21:30ean emango dute. Igandean 19:00etan eta 21:30ean emango dute, eta astelehenean 21:30ean. Bestalde, Aviones: equipo rescate filma eskainiko dute igandean, 16:30etik aurrera.

Los juegos del hambre: Sinsajo 1 (AEB) Francis Lawrence zuzendariaren lana da eta, besteak beste, Jennifer Lawrence, Josh Hutcherson, Liam Hemsworth, Woody Harrelson, Elizabeth Banks, Philip Seymour Hoffman, Jeffrey Wright, Stanley Tucci, Donald Sutherland, Julianne Moore, Natalie Dormer, Stef Dawson, Evan Ross, Robert Knepper, Michelle Forbes, Eugenie Bondurant aktoreek hartu dute parte pelikulan.