Azpeitiko VIII. Slalom proba jokatuko dute igandean

Uztarria.eus 2014ko aza. 27a, 18:23

Landetako poligonoan izango da lehiaketa, 10:30ean. Zirkuito horrekin amaituko da, ofizialki, Euskadiko automobilen denboraldia.

Azpeitiko VIII. Slalom lehiaketa jokatuko dute igandean, hilaren 30an, herrian. Euskadiko automobilen denboraldiko azken proba izango da Lagun-Arteak antolatutakoa, eta Landeta auzoko poligonoan jokatuko dute, 10:30etik aurrera. Dagoeneko 39 gidarik eman dute izena, eta 9:30erako bilduko dira Landetan, ibilbidea ikusi eta autoen probak egiteko.

Slalom modalitatean gidariek berebiziko garrantzia izan behar dute zirkuituan aurki ditzaketen oztopoekin. Antolatzaileen ustetan, azkartasuna baino garrantzitsuagoa da gidariaren zuzhurtzia. Izan ere, zirkuituak zig-zag moduko trabak edo bihurguneak izango ditu, eta gidariek konoak ukitu gabe eta akatsik egin gabe amaitu beharko dute ibilbidea. Kono bat ukitzeagatik bost segundo kenduko dizkiete parte-hartzaileei, eta ibilbidea zuzen ez egiteagatik, hamar segundoko isuna izango dute. 

Bederatzi azpeitiar lehian

Herriko hiru pilotuk hartuko dute parte proban. Honakoak dira Azpeitiko gidariak:

  • Iñaki Alberdi, Ford Escort MK-II autoarekin.
  • Aritz Uzkudun, BMW 325i autoarekin.
  • Arkaitz Blanco, Peugeot 205 autoarekin.

Bestalde, faboritoak dira Kart Cross autoarekin irtengo diren gidariak. Haiez gain, Slaloneko zenbait aditu ere kontuan hartzekoak izango dira, antolatzaileen arabera: Asier Tejado, Raul Perez edo Victor Calvo, besteak beste. Gidarien denborak Internetez jarrai daitezke, www.fotomotor.es webgunean.