Udalak 28.000 euro bideratu ditu herriko merkataritza sustatzera

Uztarria.eus 2014ko aza. 19a, 19:40

Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak hitzarmena sinatu dute herriko merkataritza sustatzeko eta Alde Zaharra biziberritzeko. Horretarako, erakundeak 28.000 euro bideratu ditu elkartera. Izan ere, beraien helburua Azpeitiko hirigunea merkatalgune bihurtzea da, eta horretan ari dira lanean.

Sektorea indartzeko helburuarekin, pausoak eta neurriak adosten joango direla jakinarazi du Iñaki Portilla Merkataritza zinegotziak. Esate baterako, laguntza bereziak eskaini zaizkie dendariei dagoeneko: Hemenbuy plataforma jarri du martxan erakundeak edota Bertanen kanpainatan ere parte hartu du.