Baigerako jubilatuen astea izango da datorrena

Uztarria.eus 2014ko aza. 14a, 13:35
Iaz ere hainbat herritar omendu zuten igandeko bazkarian.

Astelehenetik igandera bitartean ekitaldi ugariz gozatu ahal izango dute jubilatuek. Hainbat irteeratara joateko aurrez izena eman behar da, eta zabalik da inskripzioa. Igandean, hilaren 23an, emango diote bukaera ospakizun asteari, eta 90 urte dituzten 42 herritar omenduko dituzte Kiruri jatetxean egingo duten bazkarian.

Baigera Jubilatuen Elkarteak Bazkideen Astea antolatu du datozen egunetarako. Astelehenean hasita, hainbat ekimen izango da igandera bitartean. Besteak beste, bingo, mus eta karta txapelketak egingo dituzte eta hainbat irteera ere bai. Asteari bukaera emateko, igandean, hilaren 23an, egingo duten bazkarian 90 urte dituzten 42 azpeitiar omenduko dituzte. Baigerakoek espero dute 160-180 lagun elkartzea bazkarian.

Jubilatuen elkartekoek jakinarazi dute datorren asteko ekintzetan parte hartzeko txartelak salgai daudela oraindik, eta hurrengo astean ere, izena emateko aukera egongo dela. Txartelak astegunetan Baigerako bulegoan jaso daitezke 10:30etik 12:30era bitartean. Izan ere, Aginagako sagardotegian egingo dute bazkarirako, zapatuan egingo dute mendi ibilaldirako eta igandean Kiruri jatetxean egingo dute bazkarirako beharrezkoa da aurrez izena ematea. 

Bazkarira joan ahal izateko autobus zerbitzua eskainiko dute antolatzaileek. Autobusak San Martin egoitzatik irtengo dira 13:30ean eta 14:00etan. Larunbateko mendi ibilaldirako, berriz, lineako autobusa hartuko dute 09:10ean, anbulatorioaren aurrean.

Hemen Jubilatuen Asteko egitaraua:

Azaroak 17, astelehena: Karta jokoak: Punttua Baigera I-ean eta Tutea Baigera II-an, 16:00etatik aurrera.

Azaroak 18, asteartea: Tolosako Txontxongiloen Museora bisita eta bazkaria Aginagako sagardotean, 14:00etatik aurrera.

Azaroak 19, asteazkena: Karta jokoak: Mus txapelketa azkarra Baigera I-ean eta Eskoba Baigera II-an, 16:00etan hasita.

Azaroak 20, osteguna: Hitzaldia Baigera I-eko aretoan eta txokolatada eguneko zentroan, 16:00etan. 18:00etan, berriz, txokolatada Baigera I-ean eta Baigera II-an.

Azaroak 21, ostirala: Bingo txapelketa, 17:00etan hasita.

Azaroak 22, larunbata: Zestoako bainuetxetik Aizarnazabalera mendi ibilaldia. 09:00etan abiatuko dita. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute.

Azaroak 23, igandea: 09:15ean kalejira egingo dute. Ondoren, hamaiketakoa izango da Baigera I-ean. 12:30ean hildako bazkideen aldeko meza izango da parrokian eta 90 urte betetzen dituztenei omenaldia egingo zaie. 14:15ean bazkaria izango da Kiruri jatetxea, eta ondoren opariak banatuko zaizkie omenduei.