Enplegu zentroa irekiko dute astelehenean

Uztarria.eus 2014ko urr. 31a, 17:02

Zerbitzuak etenaldia izan du urrian, eta datorren astelehenean hasiko da berriro martxan zentroa, 2014ko deialdiari dagokion Lanbideren ebazpena argitaratu ostean.

Enplegu zentroa berriro irekiko dute astelehenean, azaroaren 3an, urrian etenaldia egin ostean. 2014ko deialdiko Lanbideren ebazpena argitaratu dute dagoeneko; eta, beraz, Iraurgi Berritzenek kudeatzen duen zentroa irekiko dute datorren astean. Hala ere, zenbait aldaketa izango ditu, oraingoz, zerbitzuak; izan ere, orientazioari eta ekintzei dagozkien zerbitzuak ez dituzte abiaraziko.

Enplegu zentroa Sindikatu Zaharreko hirugarren soilairuan dago, eta irekita egon ohi da astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 9:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara. Telefonoz ere dei daiteke hara, zenbaki honetara: 943 02 60 69.