Hobera egin du Sarcoil enpresan lan istripua izan zuen gaztearen osasun egoerak

Uztarria.eus 2014ko urr. 30a, 16:17

Asteartean jazo zen gertaera, Sarralleren Sarcoil enpresan. Gaur, osteguna, elkarretaratzea egingo dute lan istripua salatzeko, 19:00etan, plazan.

Herenegun Sarcoil enpresan pieza bat gainera erorita zauritu zen gaztearen osasun egoerak hobera egin du, bere gertukoek Uztarria.com-i jakinarazi diotenez.

Langilea pisu handiko pieza bat mugitzen ari zen fenwick-arekin eta piezak balantza egin ostean, hura ondo jartzen hasi eta gainera erori zitzaion. Larritasunaren barruan egonkor egon ostean, gaur, osteguna, 28 urteko gazteak hobera egin duela jakinarazi dute.

Lan istripua salatzeko elkarretaratzea izango da gaur, 19:00etan, plazan, Azpeitian Bizi eta Lan taldeak deituta.