Azpeitian, egiari zorra kitatzekotan

Urola Kostako Hitza 2014ko urr. 30a, 13:19

Bi ikerketa ditu Azpeitian abian Aranzadik. Herrian 1960. urtetik gaur egunera arteko giza eskubideen urraketen berri jaso eta Sufrimenduaren Mapa osatuko dute batetik. Bestalde, urte bukaerarako bukatzea asmoa dutr 1936-1945 urteen arteko ikerketa. 1936ko gerraren inguruko ikerketa horretan 700 kasu identifikatu dituzte.

Ikerketa lana hasi dute udalak eta Aranzadik Azpeitian 1960. urtetik gaur egunera arteko giza eskubideen urraketen berri jasotzeko. Sufrimenduaren Mapa osatzeko alde eta era guztietako kasuen berri jakin nahi dute

Azpeitian eta azpeitiarrek bizitakoak ezagutu eta jasotzeko bi proiektu ditu martxan Azpeitiko Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearen bidez: "Bi egitasmoek helburu bera dute, baina desberdinak dira", argitu du Javi Buces Aranzadiko kideak eta bi ikerketa lanen gidariak. Helburua giza eskubideen urraketen inguruko egia ezagutzea dute, gero udalak errekonozimendua aitortzeko.

1936ko gerratik 1945. urte arteko epea aztertzeko ikerketa lana da aurrena abiatu zutena. Baina, orain, 1960.etik gaur egunera arteko Sufrimenduaren Mapa osatzeko lana abiatu dute: "Sufrimenduaren Mapa, azken batean, giza eskubideen urraketak ezagutzea eta ikertzea da. Frankismoaren bukaerako urteetan, trantsizioan eta gaur egunera arte Azpeitian zer gertatu zen eta giza eskubideen urraketa bat zeinek sufritu zuen jaso nahi dugu".

Erreportaje osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.