Fernando Morillo: "Idaztea nire bizitzeko modua da, asko betetzen nau honek"

Urola Kostako Hitza 2014ko urr. 30a, 10:41

Fernando Morillo idazleak (Azpeitia, 1974) Amets Ameslari, amaren barruko laguna izena duen liburua aurkeztu du hilabete honetan, minbiziaren aurkako egunaren harira. Minbiziaren aurkako borrokaren inguruko liburua da, baina Morillok zehaztu duenez, ez du oinarri tratamendua, sentimendua baizik. Lana berriki aurkeztu arren zenbait ikastetxetan landu dute dagoeneko, eta Morillo oso gustura dago zenbait irakurlek esan diotenarekin: "Zenbait irakurlek liburua beldurrez hartu zutela aitortu zidaten. Baina, irakurri ondoren, liburu hau ez dela itogarria konturatu dira, eta ondo sentitu direla esan didate. Poza hartu nuen".

Zein da liburu honen helburua?

Minbizia zerbait bitxia dela iruditzen zait. Gaixotasun asko aipatzean ez da arazorik egoten, baina minbizia edo horrelako gaixotasunak ezkutatu egiten dira. Liburu honen helburua gazteei eta ez hain gazteei, minbiziaren gaia kontatzea da. Nik neuk askotan liburuak erabiltzen ditut neure burutazioak argitzeko.

Zergatik aukeratu duzu minbiziaren gaia liburu honetarako?

Bizigai izeneko liburu bilduma ateratzea pentsatu genuen: liburu horietan, gustatzen ez zaizkigun gaiak baina errealak direnak lantzea da helburua.

Zein da Amets Ameslari liburuan azaltzen den istorioa?

Liburu honetako protagonista Amets izeneko mutiko bat da. Aspalditik neukan istorio hau neure buruan. Mutiko honen amak minbizia zuela imajinatzen nuen, eta handik eta hortik tiraka, une horretan nire lagun batek bularreko minbizia zuela jakin nuen.

Elkarrizketa osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.