Itziar Elias EHAZEko koordinatzailea elkarrizketa digitalean izango da ostegunean

Uztarria.eus 2014ko urr. 28a, 17:44
Itziar Elias, EHAZEko koordinatzailea.

XXXII. Euskal Antzerki Topaketak hasi ziren pasa den ostiralean, hilaren 31n. Horren harira, Uztarria.com-eko erabiltzaileek aukera izango dute Euskal Antzerkizale Elkarteko koordinatzaileari galderak egiteko. Dagoeneko zure galdera bidal dezakezu, hona.

Itziar Elias EHAZE Euskal Antzerkizale Elkarteko koordinatzailea Uztarrian izango da gaur, osteguna, 12:00etan erabiltzaileen galderei erantzuten. Azpeitian du egoitza EHAZEk, eta XXXII. Euskal Antzerki Topaketak ostiralean hasi zirenez, on line elkarrizketan izango da Elias.

EHAZEko koordinatzaileari galderaren bat egin nahi diotenek hona bidal dezakete itauna, 12:00ak baino lehen.