Nagore Aranburuk emakumezko aktore onenaren saria irabazi du Tokioko Latin Beat jaialdian

Uztarria.eus 2014ko urr. 14a, 17:53
Nagore Aranburu, 'Loreak' filmean.

Itziar Ituñorekin eta Itziar Aizpururekin batera jaso du saria, ex aequo. Loreak filmean eginiko lana aitortu diete aktoreei. Urriaren 31n egongo da pelikula ikusgai Euskal Herrian.

Nagore Aranburu aktore azpeitiarrak emakumezko aktore onenaren saria irabazi du Tokioko Latin Beat jaialdian (Japonia). Hiru emakumek jaso dute aitorpena, beraz, ex aequo jaso dute saria Loreak filmeko antzezleek: Aranburuk, Itziar Ituñok eta Itziar Aizpuruk.

Asian emango dute pelikula urrian. Hilaren 23tik aurrera Tokioko Nazioarteko Zinema jaialdian egongo da; eta, ondoren, Asiako Film Marketen. Euskal Herrian, berriz, urriaren 31n estreinatuko dute Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren filma.