IV. Azpeitia Saria xake txapelketa jokatu zuten igandean

Uztarria.eus 2014ko ira. 30a, 10:45

IV. Azpeitia Saria lagun arteko zirkuituaren barruan antolatutako txapelketa jokatu zuten pasa den igandean, udaletxe azpian. Txapelketa 10:00etan hasi zen, eta hamar taldek hartu zuten parte. Donostiako Gros taldeak irabazi zuen txapelketa, eta Santurtziko taldea izan zen bigarren. Azkoitia B izan zen hirugaren sailkatua, eta Azpeitiko bi taldeek zortzigarren eta bederatzigarren postua eskuratu zuten, hurrenez hurren.

Bestalde, larunbatean, bakarkako Gipuzkoako txapelketan hartuko du parte Xaputarrak Azpeitiko xake taldeko hainbat kidek.