Kimura Judo Taldea hasi da lanean. Helduak joan den hilean hasi ziren entrenatzen, eta ostegunean estreinatuko dute ikasturtea gaztetxoek. Aurten, gainera, lekuz aldatu behar izan du taldeak, beraz, kiroldegian entrenatuko dute, igerilekuan beharrean. Astearteetan eta ostegunetan biltzen dira Asiako kirola praktikatzen duten herritarrak, honakoak dira ordutegiak:
- 8 urte bitartean: 17:30-18:30.
- 8 eta 12 urte bitartean: 18:30-19:30.
- 12 urtetik aurrera: 19:30-21:00.
Kimura Judo Taldeak jakinarazi duenez, interesa dutenak oraindik garaiz dabiltza izena emateko, eta adin eta sexu guztietara irekia dago taldea.