Tonbolako zozketaren sariak banatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko ira. 17a, 17:30

Lehen hamabostaldian eraman zituzten Ukabiko Netbook-a eta Eroski Bidaiaken asteburu pasa. Ordezko zenbakiak zituztenek, berriz, jada jaso dituzte Erreka Bikeko bizikleta eta Halcon Bidaiakeko asteburua.

Uztarriako jaietako tonbolan zozkatutako sari guztiak jaso dituzte herritarrek. Izan ere, lehen hamabost egunetan, Ukabiko netbook-a eta Eroski Bideaiakeko asteburua eraman zituzten, eta aste honetan, berriz, beste bi sariak jaso dituzte ordezko zenbakiekin: Erreka Bikeko bizikleta eta Halcon Bidaiaken asteburu pasa.

Zozketa abuztuaren 2an egin zen, tonbola itxi ostean. Abuztuko oporrak zirela eta, irailean izan dute sarituek Uztarriako egoitzara oparien bila etortzeko aukera.

Bestalde, Uztarria Komunikazio Taldeak eskerrak eman nahi dizkie, urtero bezala, tonbolan jokatu duten herritarrei, baita lanean jardun duten kolaboratzaileei ere.