Bi gurpilen gainean gozatu dute asteburuaz 300 gaztetxo inguruk

Uztarria.eus 2014ko ira. 15a, 18:56

Arrakastatsua izan zen Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak zapaturako antolatu zuen Umeen Txirrindulari Eguna. Izan ere, 9 eta 12 urte bitarteko 300 gaztetxo inguruk hartu zuten parte ekitaldian.

Antolatzaileek bi taldetan banatu zituzten umeak, eta bi ekintza prestatu zizkieten: Betharramen jokoak eta probak, batetik; eta Lasaotik bueltaxka, bestetik. Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak balorazio "oso ona" egin du Umeen Txirrindulari Egunaz, eta lanean jarraituko dutela jakinarazi dute.