Abian da 'Uztarria' aldizkariko abuztuko lehiaketa, Lau-Bide jatetxeko errezetarekin

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2014ko ira. 1a, 12:22

Lau-Bide jatetxea izan da Uztarriak eta herriko jatetxeek elkarlanean abiatu duten Uztarria sukaldean lehiaketako seigarren protagonista, eta barazkiak al dente errezeta eskaini die irakurleei. Abuztuko lehiaketan parte hartzen duten bazkideen artean, Lau-Bide jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko du Uztarriak.

Abuztuko aldizkariko lehiaketa atala.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Abian da abuztuko Uztarria sukaldean lehiaketa. Lau-Bide jatetxeko sukaldariak prestatutako barazkiak al dente errezeta kaleratu du Uztarriak, eta plateraren osagaiak eta prestatzeko pausoak azaldu dizkie sukaldariak Uztarriaren irakurleei.

Dagoeneko irakurleen txanda da. Bazkideek lehiaketan parte hartzeko euren gustuko errezeta bidali beharko dute, bazkidea bera sukaldatutako platerarekin agertzen den argazkiarekin batera. Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza 1, behea) edo uztarriasukaldean@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte plateraren errezeta eta argazkia, irailaren 22a baino lehen. Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Uztarriako bazkide izatea (Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin eta hainbat abantailaz gozateko, egin klik hemen eta bete formularioa). Abuztuko lehiaketan, argazkia eta errezeta bidaltzen duten bazkide guztien artean, Lau-Bide jatetxean bi lagunentzako afaria edo bazkaria zozkatuko da. Animatu eta hartu parte!

Uztarriak martxoko zenbakiarekin abiatu zuen lehiaketa berria. Maite Azkue izan da abuztuko lehiaketako irabazlea, eta Sanagustin kulturgunean bi lagunentzako jatordua irabazi du. Hilero herriko hainbat jatetxeetako sukaldariek, txandaka, plater bana prestatuko dute aldizkariko lehiaketa atalerako, eta errezeta ere emango dute.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu