Igor Esnaolak irabazi du Euskal Herriko Bakarkako VI. Sega Ligaxka

Urola Kostako Hitza 2014ko uzt. 28a, 13:01
Txapeldunak, antolatzaileekin eta udal ordezkariekin. (Ane Olaizola)

Atzo, igandea, jokatu zen finala Azpeitiko Ikastola Ikasberriren ondoko zelaietan. 39 segalarik hartu zuten parte lehian.

Almitza Euskal Herriko Segalaritza Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko Bakarkako VI. Sega Ligaxkako finala jokatu zuten atzo, igandea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri ondoko zelaietan. Jende ugariren animopean aritu ziren 39 segalariak. Sailkapena eta argazkiak Urola Kostako Hitza-ren webgunean.