Unai Iparragirrek utzi egin du Start-Trigon taldea

Uztarria.eus 2014ko eka. 30a, 14:34

Gaur jakinarazi du berria txirrindulariak, Twitter bidez. Haren arabera, "taldearekin izandako arazoak" direla-eta hartu du erabakia.

Unai Iparragirre Txipa txirrindulariak Start-Trigon taldearekin zuen hitzarmena eten du. Twitter bidez eman du albistearen berri azpeitiarrak, gaur, astelehena. Azaldu duenez, "taldearekin izandako arazoak" direla-eta apurtu du kontratua. Duela hilabete inguru hartu zuen erabakia txirrindulariak, baina asteburu honetan jakin du taldeak baja eman diola.

Urtarrilean sinatu zuen hitzarmena Paraguaiko taldearekin; eta, berez, abenduaren 31 bitartean Belgikako egoitzan egotea adostu zuten.