Festa giroan murgilduko dira bihar Damaso auzoko bizilagunak

Uztarria.eus 2014ko eka. 27a, 14:10

Urteroko legez, festa giroa izango da nagusi bihar, zapatua, Damaso auzoan. Goizean hasi eta iluntzera arte, kirol lasterketak, buruhandiak, kalejirak, musika eta auzo afaria izango dira, besteak beste.

Urtero bezala, egun osoko festa izango dute bihar, zapatua, Damasoko bizilagunek. Auzotarrek antolatuta, jolasa, musika eta mahai-bueltako hitzorduak izango dira festek baitan.

Hemen egitarau osoa:

11:00etan txupinazoa.

11:15ean bizikleta proba.

11:45ean Txikien X. Lasterketa.

12:00etan Handien X. Lasterketa.

12:15ean sari banaketa.

12:30ean txaranga poteoa.

15:30ean marrazketa tailerra.

16:30ean askaria.

17:00etan lokotx biltzea eta aulki dantza jolasak.

18:00etan buruhandiak.

19:00etan txaranga poteoa.

20:30ean umeen afaria.

21:30ean helduen afaria.

23:00etan musika eta auzoko titiriteroen emanaldi sorpresa.