Abian da 'Uztarria' aldizkariko ekaineko lehiaketa, Larrañaga hoteleko errezetarekin

Uztarria.eus 2014ko eka. 18a, 14:40
Ekaineko aldizkariko lehiaketa atala.

Larrañaga hotela izan da Uztarriak eta herriko jatetxeek elkarlanean abiatu duten Uztarria sukaldean lehiaketako laugarren protagonista, eta baba handiak bakailao kokotxa eta porrusaldarekin errezeta eskaini die irakurleei. Ekaineko lehiaketan parte hartzen duten bazkideen artean, Larrañaga hotelean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko du Uztarriak.

Kalean da Uztarria aldizkariaren ekaineko zenbakia, eta abian da hil honetako Uztarria sukaldean lehiaketa. Larrañaga hoteleko jatetxeko sukaldariak prestatutako baba handiak bakailao kokotxa eta porrusaldarekin errezeta kaleratu du Uztarriak, eta plateraren osagaiak eta prestatzeko pausoak azaldu dizkie sukaldariak Uztarriaren irakurleei.

Dagoeneko irakurleen txanda da. Bazkideek lehiaketan parte hartzeko euren gustuko errezeta bidali beharko dute, bazkidea bera sukaldatutako platerarekin agertzen den argazkiarekin batera. Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza 1, behea) edo uztarriasukaldean@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte plateraren errezeta eta argazkia, ekainaren 23a baino lehen. Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Uztarriako bazkide izatea (Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin eta hainbat abantailaz gozateko, egin klik hemen eta bete formularioa). Ekaineko lehiaketan, argazkia eta errezeta bidaltzen duten bazkide guztien artean, Larrañaga hoteleko jatetxean bi lagunentzako afaria edo bazkaria zozkatuko da. Animatu eta hartu parte!

Uztarriak martxoko zenbakiarekin abiatu zuen lehiaketa berria. Mari Karmen Borda izan da apirileko lehiaketako irabazlea, eta Jai-Alai jatetxean bi lagunentzako jatordua irabazi du. Hilero herriko hainbat jatetxeetako sukaldariek, txandaka, plater bana prestatuko dute aldizkariko lehiaketa atalerako, eta errezeta ere emango dute.