FED, Edesa eta Grumaleko langileentzat 150 lanpostu bermatzea adostu dute

Berria.info, Uztarria.com 2014ko eka. 18a, 14:11

Akordioaren arabera, FED, Grumal eta Edesako langileek 150 lanposturi eustea bermatuko da, eta arrazoi pertsonalak tarteko, lanpostuei heldu nahi ez dieten langileei kalteordain duinak ematea ziurtatuko da. ELAk esan duenez, akordioa "langileek zazpi hilabetez egindako borrokari esker iritsi da".

Aurreko asteko bileretan landutako agiriak aurrera egin zuen atzo gauean, eta Fago Etxetresnak kudeatzen duten administratzaileek eta kaleratzeko dosierrean dauden langileen ordezkariek akordioa egin zuten, batetik kalte-ordainak finkatzeko, eta bestetik enplegua zein neurritan bermatuko den zehazteko. 

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, FED, Grumal eta Edesa enpresetako 150 lanpostu mantentzeko akordioa erdietsi dute, Fagor Etxetresnakek pasa den azaroaren 29an abiatu zuen hartzekodunen konkurtsoaren baitan. ELAk esan duenez, akordioa "langileek zazpi hilabetez egindako borrokari esker iritsi da".

Akordioaren arabera, FED, Grumal eta Edesako 150 langileren lanpostuei eustea bermatuko da, eta arrazoi pertsonalak tarteko, lanpostuei heldu nahi ez dieten langileei kalteordain duinak ematea ziurtatuko da. ELAk jakinarazi duenez, "Fagor taldeak hitz eman du mantentzen edo sortzen den enplegu garbia erdibana banatuko dela bazkide kooperatibisten eta egun aktibo diren besteren kontuko langileentzat; azken horiei 150 lanpostura arteko kopurua bermatuko zaie, ELAk aldarrikatu izan duen moduan".

150 lanpostu horiek egun oraindik existitzen ez diren lanpostuak dira, aurreikuspen batzuetan oinarritzen da zifra hori. Izan ere, Fagor Etxetresnen jabetzak eskuratzeko martxan dagoen enkantearen arabera, hainbat ekoizpen unitate berriro zabaltzeko itxaropena dago; Cevital, Cata, PHI eta euren asmoak oraindik jakinarazi ez dituzten beste taldeak, batez ere egosketa eta etxetresna txikietan ehunka lanpostu sortuko dituztela aurreikusi baitute administratzaileek. Lanpostu horietataik 150 Grumal eta Edesako langileentzat gordetzea da akordioaren bitartez bermatu dena. Baina, noski, jaso daitezkeen eskaintzen eta hartuko diren erabakien menpe dago guztia.

ELA "oso pozik" dago lortutako akordioarekin, baina "hitzartutakoa gauzatzea falta" dela gogorarazi du: "Horrek ardura handiz jokatzea eskatuko die sinatu duten alde guztiei, eta batik bat, Fagorri eta proiektua berenagatzen duen enpresei".

Kritikak Eusko Jaurlaritzari

Zazpi hilabeteko borrokaren ostean, Grumal eta Edesako langileek "etorkizuna argitzen" ikusteko modua dutela esan du ELAk, nahiz eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Ekonomiaren Garapen zein Lehiakortasun sailek "bat ere ez duten lagundu". "Lehiakortasun sailaren inplikazioa beharrezkoa ikusten genuen, kontuan izanda konkurtsoa herri honetako Barne Produktu Gordinaren %2 sortzen duen multinazional bati zegokiola, baina duela bi hilabete Arantza Tapia sailburuari bilera eskatu genion, eta oraindik erantzunaren zain gaude", salatu du ELAk.

Gaur egun Grumaleko Azpeitiko lantokian 95 langile ari dira lanean, bi errelebotara. Baina Grumaleko beste 53 langile hainbat kooperatibatan birkokatuta daude aldi baterako bazkide bezala, eta Edesaren bidez. Grumalek sukaldeko altzairuak egiten ditu 1979tik. 2005ean egin zen Fagor bere jabe, Mongragonek AEBetako multunazional Masco Corporationekin hitzarmena egin ondoren. Ordura arte Grumalek 225 langile zituen.