Astebetez luzatu dute gazteriako ikastaroetan izena emateko epea

Uztarria.eus 2014ko mai. 30a, 17:40

Ekainaren 6a bitartean eman daiteke izena. Hori dela eta, atzeratu egin dituzte sukaldaritza ikastaroaren eta bitxigintza tailerraren hasiera eta amaiera datak.

Udaleko Gazteria sailak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea astebetez atzeratu dute. Beraz, hurrengo ostiralean, ekainaren 6an, amaituko da izen-ematea. Gazte Informazio Bulegoan egin behar da inskripzioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 15 71 60 zenbakira deitu daiteke, edo gib@azpeitia.net helbidera idatzi.

Izen ematea luzatu dela-eta, ikastaro batzuen hasiera eta amaiera datak aldatu egin dituzte antolatzaileek. Horrenbestez, sukaldaritza italiarraren ikastaroa ekainaren 10ean hasiko da, ekainaren 3an beharrean; eta uztailaren 1ean amaituko da, uztarilaren 24an amaitu beharrean. Bitxigintza ikastaroa, berriz, ekainaren 11an hasiko da, ekainaren 4an hasi beharrean; eta uztailaren 2an amaituko da, hil horren 25ean amaitu beharrean.

Hiru ikastaro antolatu dituzte uda honetarako: biodantza, sukaldaritza italiarra eta bitxigintza. Dantza ikastaroaren prezioa 15 eurokoa da, eta beste bi tailerrek 25 euro balio dituzte.