Plaza eraberritzeko proiektuen azalpenak: 1. aukera

Uztarria.eus | Herria
2014ko mai. 30a, 13:36

Azpeitiko Udalak proiektuen egileen azalpenak bideoan jaso ditu. Hemen, 2RG estudioko Xabier Rezabalek egindako proposamenaren nondik norakoak.

Bidali:  

Erantzunak

jkare | 2014-06-02 : 19:51

Gogoeta batzuk egitera ausartzera noa. Hemen jarri dut lehena izan delako baino gogoeta orokorra da besterik gabe. Eta egia esan ezjakintasun puntu bat edo kezka aipatzeko asmoz besterik ez. Bozkatzeko aukera izango dudanez, ba proiektuak bere osotasunean nola diren jakitea ere inportantea dela deritzot. Eta proiektua zer da plaza berritzea eta azoka ere? Proiektu integrala dela pentsatu nahi nuke eta horrela bada ez diot ikusi orokorrean azokari eman nahi zaion garrantzia. Azaleko aldaketa bat izango da? Azokan dendarik egongo da, astearteetako azokarako bideratuta bakarrik? Beste ekintzak egiteko aurrikusi da? Azoka bereziak, herri bazkariak, jaialdi estaliak,,,,, eta jakinda aldameneko eraikuntzan azpiaparkalekuak egiteko lekua dagoela ez da egokia baita ere agian azpiaparkalekua egin eta goikoa mistoa izatea, hau da zati bat ordutegi oso mugatuakin ipini eta bestea guztiz oinezkoentzat?.. Pentsatu nahi dut aurrekontu arazoa izango dela baina ate bat zabalik utzi beharko genuke (agian)aukera hori gauzatu ahal izateko... Eta azken iritzi bat eman nahi nuke, aukeratzen den proiektoari zenbait ekarpen egiteko aukera jartzea, benetan borobiltzeko aukera litzatekeelako. Eskerrik asko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu