Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia munduko onenen artean

Urola Kostako Hitza 2014ko mai. 30a, 12:42
Aurtengo maratoi erdiko irudi bat.

All Athletics erakundeak urtero egiten duen rutako lasterketen zerrenda eguneratu berri du, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia munduko lasterketa onenen artean aukeratu du. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko zuzendari den Agustin Jimenezek "lorpen historikotzat" jo du sailkapen hori.

All Athletics erakundeak urtero egiten duen rutako lasterketen zerrenda eguneratu berri du, eta Azkoitia-Azpeiti maratoi erdia munduko lasterketa onenen artean kokatu du, hamaikagarren postuan zehazki. 5824 puntu lortu ditu probak, New Yorkeko maratoi erdiak baino 15 puntu gutxiago eta Prahako maratoi erdia baino 7 puntu gehiago.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko zuzendari den Agustin Jimenezek "lorpen historikotzat" jo du sailkapen hori, "Azkoitiak, Azpeitiak, Gipuzkoak eta EAE osoak beste behin frogatu du, “lanak ondo eginda emaitzak etortzen direla".

Hala, eskerrak eman dizkio lasterketa honen jaiotzan lagundu zuen lantaldeari, eta hogeita bat urteko ibilbidean "proba hau hain handi egiten lagundu duten erakunde eta taldeei".