Saharako errealitatea ezagutu dute herriko ikasleek

Uztarria.eus 2014ko mai. 30a, 11:43

Khamar Saharar Herriaren aldeko Azpeitiko elkarteak Saharar herriak bizi duen gatazkaren inguruko sentsibilizazio saioa egin zuen atzo, osteguna, herriko hiru ikastetxeetan. DBHko ikasleekin elkartu ziren Khamarreko kideak.

Gerra egoerak bizi izan dituzten herrialde gehienetan bezala, Mendebaldeko Sahararen gatazkan ere, ehunka saharar desagertu ziren indar marokoarren esku erorita. Arazandi Zientzia Elkarteak, Hegoa fundazioarekin elkarlanean, Saharako oroimen historikoa berreskuratzeko lehen indusketak abian jarri zituzten pasa den urtean. Indusketa horietan aurkitutako gorpuen azterketa eta euren senitartekoekin izandako harremanak biltzen dituen Egiaren Hazia izaneko dokumentala ikusi zuten ikasleek eta dokumentalaren egilea den Eztizen Miranda ikerlariarekin ideiak elkartrukatzeko aukera ere izan zuten.

Khamar elkarteak jakinarazi duenez, Saharar herriak bizi duen bidegabekeria salatzen jarraitzeko asmoarekin antolatu dute ekimena, eta eskerrak eman dizkiete saioan parte hartu duten ikasle eta irakasle guztiei.