Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek txandaka kudeatuko dute Munoaundi

Uztarria.eus 2014ko mai. 29a, 18:17
Munoaundi aztarnategia, joan den urtean.

Azken sei urteetan, Iraurgi Lantzenek izan du aztarnategiaren gestioaren ardura. Datozen bost urteetan, ordea, Azpeitiko Udalaren esku geldituko da eskumen hori. 

Munoaundi aztarnategiaren kudeaketa Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen esku gelditu da. Orain artean, Iraurgi Lantzenek izan du Munoaundiren ardura, baina bi udalek onartu dute hango egitekoen ardura hartzea. Hurrengo bost urteetan, Azpeitiko Udalaren eskumena izango da hango jarduerak eta betebeharrak gestionatzea.

Beraz, aztarnategiaren kudeaketa, finantzaketa eta langileen kontratazioa Udalaren gain daude. Aztarnategiari begira, helburu nagusia lanak amaitzea izango da. Horrez gain, garrantzia emango zaie obren koordinazioari, kontratuei, lankidetza hitzarmenei eta diru-laguntza eskaerei. 

Duela lau urte, 2008an, Munoaundiko jarduera plana aurkeztu zuen Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Departamenduak, eta hor zehaztutako lanekin jarraituko dute. Hiru gune ditu Azpeitia eta Azkoitia arteko herrixka harresituak: lehen gunean, gutxi falta da ikerketa-lanak amaitzeko; bigarren gunean, hastapenetan ari dira; eta hirugarrengoan, ikerketa bide berriak aztertzen ari dira.