Oraindik izena eman daiteke haurrentzako igeriketa ikastaroan

Uztarria.eus | Kirolak
2014ko mai. 29a, 10:08

Saioak asteartetik ostiralera 09:00etan izango dira, uztailaren 1etik 24ra bitartean. Ikastarorako izena igerilekuan eman behar da.

Uztailaren 1etik uztailaren 24ra arte igeriketa ikastaro trinkoa izango da igerilekuan, eta 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoen ikastaroan izena eman daiteke oraindik ere. Asteartetik ostiralera bitartean izango dira saioak, eta 09:00etan hasiko dira. Bazkideek 52,50 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 91,90 euro. Izena eman nahi dutenek, udal igerilekuan egin behar dute inskripzioa.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu