Igeriketa ikastaro trinkoa izango da uztailaren 1etik 24ra arte

Uztarria.eus 2014ko mai. 5a, 16:16

4 eta 13 urte bitarteko ume eta gaztetxoek hartu ahal izango dute parte ikastaroan. Klaseak asteartetik ostiralera bitartean izango dira, eta dagoeneko eman daiteke izena igerilekuan.

Uztailaren 1etik uztailaren 24ra arte igeriketa ikastaro trinkoa izango da igerilekuan, Udaleko Kirol Patronatuak antolatuta. Ikastaroa 4 urtetik 13 urtera bitarteko ume eta gaztetxoentzat dago zuzenduta, eta saioak asteartetik ostiralera izango dira, 09:00etan eta 10:00etan hasita.

09:00etan 7 eta 13 urte bitartekoen txanda izango da, eta 10:00etan hasiko dira 4 eta 7 urte bitarteko haurrak. Bazkideek 52,50 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 91,90 euro. 

Izena eman nahi dutenek, udal igerilekuan egin behar dute inskripzioa.