Gauetan itxita egongo da Bustunzuriko Errebala, hiru astez

Uztarria.eus 2014ko api. 30a, 18:04

Kalea 23:00etatik 7:30era itxiko du Udalak, Naturgasen eta Euskaltelen kutxatilak konpondu bitartean. Arazoaren ondorioz, txaparekin estalita egongo da errepideko zuloa, hurrengo hiru asteetan.

Autoek zarata atera ohi dute txapa zapaltzean, eta horrek traba egiten die bizilagunei. Hori dela eta hartu du Udalak erabakia, auzokoen iritzia kontuan izanda.